Leioa
Bilaketak
Asteazkena, 2024ko Apirilaren 24a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2023-06-06 Leiako Musika Eskolak musika kalera aterako du Musikalera! ekitaldiaren eskutik Musika kalera aterako da ekainaren 9an Leioako Musika Eskolako ikasleen eskutik.
Musikalera! en Leioa. / Musikalera! Leioan.

Leioztarrak musika gerturatzeko eta ikasturtean zehar egin duten lanaren partaide egiteko asmoz, Musika Eskolako ikasleak geletatik ateratzen dira herriko hainbat tokitan kontzertu txikiak eskaintzeko: Estartetxe, Udaletxean, Iparragirre, Sabino Arana eta Udondoko bulebarra.

18:30etatik aurrera gitarrak, akordeoiak, klarineteak, fagoteak, oboeak, saxofoiak, txistuak, perkusioa, biolinak, biolak, biolontxeloak, kontrabaxuak, tronpeta, tronboiak, tronpak eta pianoak entzun ahal izango dituzu. Jose Ramon Aketxe plazan emango dugun kontzertuarekin amaituko dugu, gure abesbatzen eskutik.

Aukera ezin hobea musikaz gozatzeko eta gure Udal Eskolan eta Kontserbatorioan ikas daitezkeen espezialitateak gertutik ezagutzeko.

Erlazionatutako dokumentuak:

Egitaraua (pdf, 2935 kb)

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa