Leioa
Bilaketak
Osteguna, 2024ko Apirilaren 25a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2023-06-05 Ezagutza Azokari esker, lankidetza bidezko ikaskuntzarako gune izango da Leioa ostegunean Herrigune Leioaren eskutik, ekainaren 8an (osteguna) Herritarren Laborategia kalera aterako da berriz ere, Ezagutza Azokan ikasten jarraitzeko, lankidetzaren bidez.
Feria de Conocimiento. / Ezagutza Azoka.

Datorren ostegunean, ekainak 8, ezagutzak Leioako kaleak blaituko ditu berriz, Ezagutza Azokaren bidez. Pertsonak harremanetan jartzeko eta dakitena komunitateari azaltzeko eta besteengandik ikasteko gune bat izango da. Lankidetzazko azoka Leioako Bulebarreko estoan egingo da, 16:30etik 19:30era.

Gainera, azoka erakusleihoa izango da, aurten Herritarren Laborategian eta Irakaleetan eta ikaskuntza-prozesuetan jasotako ezagutzak agertzeko. “Gizarte-itzulketa” deritzona praktikan jartzeko aukera. Hau da, ikasitakoaren zati bat komunitateari itzultzeko.

Azken batean, ez da erosten, ez da saltzen: partekatu, eraiki, jolastu, galdetu, oparitu, laguntza eskatu, konfiantza sortu... Hori guztia egiten da, baina, batez ere, ikasi egiten da.

Ezagutza Azokako jarduerak:
- Astronomia.
- Tapizgintza.
- Fofutxak.
- Kalabaza apaingarriak.
- Makramea.
- Eskulanak.
- Haurren lehen sorospenak.
- Landareak.
- Konpongailuak.
- Leioan Zelan bizi.
- Mugikorraren oinarrizko erabilera.
- Osasunerako eta prebentziorako hezkuntza (Leioako Osasun Zentroa + Adikzioak prebenitzeko zerbitzua).
- Elikadura osasungarria (Bizarrak fruta-denda).
- Jolasteko goiza (Itziar jostailu-denda).

Informazio gehiago:

Herritarren Laborategia

Erlazionatutako dokumentuak:

Ezagutza Azoka (pdf, 1291 kb)

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa