Leioa
Bilaketak
Larunbata, 2024ko Maiatzaren 25a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2023-06-05 Herri kirolak familian egiteko eguna Igandean, ekainaren 11n, Leioako Bulebarrean “Euskal Olinpiadak” izango dira, kirola familian egiteko eguna.
"Euskal Olinpiadak" en familia. / "Euskal Olinpiadak" familian.

Leioako Kirol sailak “Euskal Olinpiadak” antolatu ditu, familiek modu entretenigarri eta dibertigarrian jolasten eta herri kirolak praktikatzen goza dezaten. Ekainaren 11n, igandean, egingo da, Leioako Bulebarrean, eta, bertan, lokotx bilketan, sokatiran eta zaku lasterketetan arituz gozatzeko aukera izango da.

Ekintza bi txandatan banatuko da, taldekatzea adinaren araberakoa izateko. Lehenengoa, 11:00etatik 12:00etara, 3 eta 6 urte arteko haurrekin. Bigarrena, 12:00etatik 13:00etara, 6 eta 12 urte arteko haurrekin. Interesdunek Sakonetan eman beharko dute izena, ekainaren 5etik 10era.

Erlazionatutako dokumentuak:

Kirola familia (pdf, 216 kb)

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa