Leioa
Bilaketak
Osteguna, 2024ko Apirilaren 25a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2023-06-02 Bulego, Huntza eta Chambao izango dira buru Leioako San Juan jaietako apustu musikalean Leioako Udala ekainaren 16tik 26ra bitartean ospatuko diren San Juan jaien antolaketa guztiak amaitzen ari da. Musika-kontzertuen atalean, sei hitzordu izango dira ekainaren 22, 23 eta 24ko gauetan, bi eszenatokietan; bata, Ikaztegian (Agirre Lehendakariaren plaza), eta bestea, txosnagunean (Elexalde).
Concierto de fiestas en Leioa. / Jaietako kontzertua Leioan.

Ostegun gauean, ekainaren 22an, lehenengo musika-akordeak 22:30ean iritsiko dira txosnagunera, KAI NAKAI eta MERINA GRIS taldeen eskutik. Arabarrak Merina Grisen pop sintetizatuarekin eta soinu freskoarekin txandakatuko du bere emanaldia. Justu ordu erdi geroago, 23:00tan, Ikaztegian “HUNTZA” taldearen kontzertua hasiko da, bere askotariko proposamen musikal erakargarriarekin hainbeste molde hautsi dituen seikote gipuzkoarra.

Ostiralean, ekainaren 23an, BIZPHIRU PELAU taldearen txanda izango da, 22:30ean, txosnagunean, eta bi ordu beranduago, 00:30ean, CHAMBAOk bere ikuskizuna hasiko du Ikaztegian. La Mari, flamenco chili eta paloak musika elektronikoarekin; horiek izango dira Malagatik Leioako zeruetara ekarriko dituzten soinuak.

Eta larunbaterako, ekainaren 24an, kalitaterik oneneko musika geratzen da oraindik; egun horretan biak iritsiko dira 22:30etik aurrera. Hala, Ikaztegian OLAIA INZIARTEk irekiko du soinu-plaza, bere pop musika pertsonalarekin eta bere konposizio erakargarri propioetan kontatzen dituen bizipenekin. Horren atzetik, BULEGO, Azkoitiko boskotea; batzuetan rock-doinuekin nahastu ohi dituen pop erritmoei esker, gure musikan promesa bat baino gehiago bilakatu den taldea; beti gozarazteko prest dagoen proposamena.

Akorde eta erritmo rockeroagoak nahiago dituztenentzat, heavy eta metal zale “gogorrek”, larunbatean, txosnagunean, 22:30etik aurrera, Bizkaiko taldeen hirukotea izango dute: BASAKI – ARENE 6 – IHESKIDE. Kontzertu horretan, metal soinuak punkarekin tartekatuko dira, dezibelioetan graduazio handieneko rockarekin, bakoitza bere estilotik eta konfigurazio musikaletik.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa