Leioa
Bilaketak
Osteguna, 2024ko Maiatzaren 02a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2010-04-09 Leioak saharar umeak hartuko ditu beste behin ere uda honetan
sahara / sahara

Saharako umeak uda aldean Leioan hartzearen proiektua martxan da berriz ere, proiektu hau FATH Leioako Sahararen Aldeko Elkarteak antolatzen du urtero eta Udalak diruz laguntzen du.

Joan den 1996 urtetik hona udalerriko hainbat familiek Saharako umeak hartzen dituzte euren etxeetan udako egun batzuk igarotzeko. Harrera hau helburu garrantzitsuak ditu, batez ere txiki hauei haurrak izateko aukera ematea eta bere bizimoduan eragin positiboa egitea, hau da,osaun azterketak, asialdi ekintzak antolatzea, hizkuntza eta kultura berriak ezagutaraztea.

Modu honetan lortu nahi da ume hauek Sahararen bizimodu egoera latzetaz lasaitzea. Errefuxiatu hauek Argeliako basamortuaren zatirik gogorrenean bizi dira kanpamenduetan, non besteak beste janari zein botiken gabezia somatzen duten, eta gainera urteko garai honetan 50 gradutako tenperaturak izan ditzakete.

Horregatik, FATH eta Leioako Udalak aurten ere saharar umeak hartzeko telefonoa zabaldu dute interesa duten udalerriko familientzat. Tlf. 656.735.687

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa