Leioa
Bilaketak
Astelehena, 2024ko Maiatzaren 06a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2010-04-08 Aterpekide txartela egiten hasi da Aterpe Gazte Bulegoa
aterpekide / aterpekide

Leioako Aterpe Gazte Bulegoa, Euskadiko beste herri batzuen Gazteria sailen modura, aterpekide txartela tramitatzen hasi da, honekin batera ikasle txartela eta nazioarteko gazte txartela ere egiteko aukera emango du Aterpek. Sarea hau munduan duen edozein gazte-aterpetxetan ostatu hartzeko ezinbestekoa da txartela hau izatea.

Esan bezala txartel mota desberdinak daude; aterpekide heldua, gaztea, familikoa, taldekoa eta aterpekide taldea erroldatua, nazioarteko ikaslearena, irakaslearena eta nazioarteko Go 25 txartela ere. Aukera desberdin hauen ezaugarriak ezagutzeko atxikitutako dokumentua ikusi eta aukeratu zure beharrizanetara hobeto egokitzen dena.

Txartel hauek, esan bezala, Leioako Aterpe Gazte Bulegoan egin daitezke (Jose Ramon Aketxe plaza, 11), bestela, interneten bidez ere www.gazteaukera.net helbidean.

Erlazionatutako dokumentuak:

Aterpekide txartelak (msword, 33 kb)

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa