Leioa
Bilaketak
Astelehena, 2024ko Maiatzaren 06a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2010-03-30 Alerta laranja ezarri da EAEan haizea dela eta
temporal  / tenporala

Alerta laranja ezarri da, 120 kilometro orduko abiadura gainditu dezaketen haize boladak espero baitira Euskal Autonomia Erkidegoko kostaldean eta haize-guneetan.

SOS-Deiakek, 112ren bidez, alerta egoeraren berri eman die dagoeneko, larrialdietarako zerbitzuei eta EAEn zerbitzu publikoan diharduten enpresei. Halaber, aholku batzuk helarazi dizkie, prebentziorako beharrezko neurriak har ditzaten.

Gaur goizeko lehen orduetan hasi eta arratsaldeko azken orduetara arte, alerta laranja abiatuko du Herrizaingo Sailak haizea dela eta. Mendebaldeko haizea ibiliko da eta, 120 kilometro orduko boladak espero dira. Hau dela eta, SOS-Deiakek, 112ren bidez, alerta egoeraren berri eman die dagoeneko, larrialdietarako zerbitzuei eta EAEn zerbitzu publikoan diharduten enpresei. Halaber, aholku batzuk helarazi dizkie, prebentziorako beharrezko neurriak har ditzaten.

Haize bolada indartsuen aurrean hartu beharreko neurriak
Haize-bolada bortitzak izateko arriskuaren aurrean, badaezpadako neurriak hartzea gomendatzen dira:

- Itxi pertsianak, leihoak eta leiho-ateak, eta kendu loreontziak, esekitako gaiak, oholak eta haizeak eraman ditzakeen bestelako objektuak.
- Erabili ibilgailuak kontu handiz eta saihestu kostaldeko bideak, zubiak eta haizeguneak.
- Ez erabili ontzirik eta zaindu zure amarrak. Ez egin inolaz ere ur kirolik.
- Ez ibili zuhaitzen, eraikitze lanetan dauden eraikinen edo kostaldeko pasealekuen ingurutik.
- Agintarien aholku eta aginduak bete.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa