Leioa
Bilaketak
Astelehena, 2024ko Maiatzaren 06a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2010-03-25 San Juan jaietako kartelen lehiaketan parte hartzeko epea zabalik
cartellejhiaketa / cartellejhiaketa

Aurtengo San Juan jaietako kartelaren lehiaketan parte hartzeko epea zabalik da datorren apirilaren 29ra arte. Beraz, parte hartu nahi dutenek euren lanak aurkeztu beharko dituzte Leioako Kulturren eguna baino arinago, eta honekin batera gutunazal baten barruan euren datuak jarri beharko dituzte (izena, abizena, helbidea, telefonoa eta adina).

Lanen teknika librea izango da, kolorea bezala, zuri beltzez zein kolorezkoa izan daitekelako. Neurriak, berriz, 30x40koak izan beharko dira derrigorrez eta euskarri gogorrean aurkeztu beharko dira. Bestalde, beharrezkoa izango da kartelan bertan Leioako San Juan jaiekin harremana duen ezaugarriren bat agertzea.

Irabazlearen sari banaketa, 800 eurokoa hain zuzen, maiatzaren 9an izango da arratsaldeko 18.00etan Kultur Leioako 5.solairuan bertan. Ekitaldia amaitu eta gero, 30 egunetan izango dira obra guztiak ikusgai eta epe hau pasa ostean jabeek euren lanak batu ditzakete, Udalak jakinarazi izan duenez.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa