Leioa
Bilaketak
Ostirala, 2024ko Apirilaren 26a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2021-05-14 EISE, Leioako esku-hartze sozioedukatiboko taldeak 30 urte bete ditu
EISE / EISE

Leioako Udaleko zerbitzu psikosozialak 30 urte bete ditu. Ibilbide horri esker, Leioako pertsona eta familia askori eman zaie arreta. Beren lana egiten duten langileez gain, EISEk boluntarioak ditu, zerbitzu horretara joaten diren pertsonei eta lan-kontratuko langileei laguntzeko, inolako interesik gabe.

30 urte hauetan 100 pertsona baino gehiago aritu dira modu altruistan boluntariotza-lanetan, eta, beraz, "Urteurrena aprobetxatu nahi izan dugu pertsona horien guztien lana eskertzeko", adierazi du Iban Rodriguez alkateak.

EISEk, Leioako esku-hartze sozioedukatibo eta psikosozialeko taldeak, batez ere haurrekin eta familiarekin lan egiten du. 6 hezitzailek eta psikologo batek osatzen dute, udal arduradun teknikoak eta haur eta familiak koordinatuta. Doako udal-zerbitzu prebentiboa da, familia eta adingabea sustatzeko, aholkularitza eta laguntza integraleko hezkuntza-neurrien bidez.

Halaber, orientazio- eta kontraste teknikoko lana egiten du baliabide komunitarioetako profesionalekin, eta haiekin sarean lan egiten da, familia babestearen arloan.

Seme-alaba adingabeak dituzten familia guztiei ematen die arreta, baldin eta zailtasun-egoera batetik igarotzen badira eta gizarte- eta hezkuntza-laguntza behar badute gurasoen eginkizunei modu egokian aurre egiten jarraitu ahal izateko: seme-alaba nerabeak, bikote-gatazkak... Esku-hartzea banakakoa, taldekoa edo komunitatekoa izan daiteke.

Boluntario-lanak egiten dituzten pertsonek haurtxokoetan, udalekuetan, helduen alfabetatzean eta, orain, batez ere, eskola-laguntzetan lan egiten dute.

2020an ere mantentzen diren datuak
Pandemia zela-eta, 2020. urtea desberdina izan zen zentzu guztietan, baina ez zen oztopo izan EISEk bere zerbitzuei eusteko. Arreta indibidualizatuarekin, online, edo erabiltzaileei telefono bidezko jarraipena eginez egokitu ziren.

2019an, 369 pertsona artatu zituzten; 2020an, berriz, 290; kopuru hori nabarmen handia da, kontuan hartuta iaz ezin izan zela normaltasunez lan egin. Pertsona horien erdiak baino gehiago emakumeak izan ohi dira, eta % 60 nazionalak.

Boluntarioen kopuruak gora egin zuen iaz: 2019an 22 ziren, eta 2020an 31. Hazkunde nabarmena, egoerak ahalegin handiagoa eskatzen baitzuen eta jendea are solidarioago agertu baitzen.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa