Leioa
Bilaketak
Ostirala, 2024ko Apirilaren 26a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2021-04-15 Leioak kirol egokituaren aldeko apustuari eutsi dio
Haszten / Haszten

Leioako Udalak, Haszten elkartearen bidez (aniztasun funtzionala duten pertsonekin lan egiten du kirolaren eta jarduera fisiko egokitu eta inklusiboaren bidez), kirol- eta jarduera fisikoko programa bat eskaintzen du duela bi denboralditik, udalerrian dibertsitate funtzionala duten pertsonei arreta emateko.

Konpromiso hori gero eta indartsuagoa denez, Udalak beste dei bat egin die interesa duten edo behar bereziak dituzten leioaztar guztiei.

Programa honek hainbat kirol-diziplina hartzen ditu barne, hala nola igeriketa, fitnessa, multikirola edo gimnasia erritmikoa. Leioako Udalak Leioako hainbat kirol kluben eta herriko ikastetxeen partaidetza aktiboa du kirol eskaintza honetan, hala nola, Barandiaran, Askartza, Artatza-Romo eta Irlandesas.

"Gure bizilagunen osasuna hobetzea, ohitura osasungarriak sustatuz, funtsezkoa da administrazio honentzat, eta, gainera, leioaztarrei jakinarazi nahi diegu nahiz eta premia bereziak izan, guztiok kirola egiteko gai garela, eta horretarako lan egiten dugu egunero", nabarmendu du Iban Rodriguez Etxebarria alkateak. "Gure asmoa da horrelako kirol jarduerak babesten jarraitzea, eskaintza handitzeko behar diren baliabideak ematen jarraitzea eta herritar guztientzako aukera berdintasuna lortzea", gaineratu du.

Hori dela eta, Haszten elkarteak irekita ditu bere komunikazio-bideak, gero eta aukera gehiago hartzen dituzten kirol-proposamen egokituak jasotzeko, eta leioaztarrak elkartearekin harremanetan jartzera animatu ditu, euren ekarpenak edo kontsultak info@haszten.org helbidean edo 699.609.588 telefonoan egiteko.

Haszten elkartearen presidenteak, Pablo Hernandezek, aukera aprobetxatu zuen Leioak kirol egokituaren alde egindako lana aitortzeko, eta plaka bat eman dio Leioako Udalari, klubek, ikastetxeek eta herritar guztiek behar bereziak dituzten pertsonak kirolera errazago iristeko egindako lana aitortzeko.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa