EUSKARALDIA Leioa
Bilaketak
Astelehena, 2021ko Maiatzaren 17a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2021-03-23 Aterpe Leioa Gazteguneak lagunduko dizu Aldundiaren Udalekuak2021erako inskripzioarekin
Udalekuak / Udalekuak

Bizkaiko Foru Aldundiak antolatutako Udalekuak 2021 programan parte hartzeko eskabideak telematikoki baino ez dira kudeatzen, helbide honen bidez. Baina, Aterpe Leioa Gazteguneak ere laguntza eskaintzen die leioaztarrei izen-emateekin.

Udako programa hau 2008 eta 2014 urteen artean jaiotakoentzat da, eta Bizkaiko Foru Aldundiak antolatzen du, beste Aldundi batzuekin lankidetzan.

Aurten izen-ematea telematikoa baino ez da; beraz, laguntza gisa, Aterpe Leioa Gazteguneak eskabideak kudeatzeko laguntza-zerbitzua eskainiko du.

Zerbitzuaren datak eta ordutegiak ondokoak izango dira:

- Martxoak 23, asteartea: 10:15-13:45.
- Martxoak 24, asteazkena: 16:45-20:15.
- Martxoak 25, osteguna: 10:15-13:45.
- Martxoak 26, ostirala: 16:45-20:15.
- Martxoak 29, astelehena: 10:15-13:30.

Zerbitzua erabiltzeko hitzordua eskatu beharko da, 94 405 58 50 telefonoan edo gazte@leioa.net helbidera mezu bat bidaliz.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa