2009-12-09
Atxilotua izan da Lamiakoko Metro geltokiaren inguruetan emakumeei zirriak egiten zizkien gaztea
Astrabudua eta Getxon ere eraso zituen emakumeak
Leioako Udaltzaingoak gazte bat atxilotu du gaur goizean azken egunetan emakumeei zirriak egiten zizkiena Lamiakoko Metro geltokiko inguruetan. Udal bulegoetara eraman eta gero, J.F.T.S 24 urtekoa eta Erandiko herritarrak, Astrabudua eta Getxon ere horrelako ekintzak burutu zituela ere aitortu zuen.
Duela 15 egun Leioako Udaltzaingoak Erandioko Ertzain Etxeko abisua jaso zuen, hainbat emakumek Leioako Lamiakoko Metro geltokiaren inguruan erasotuak izan zirela, hain zuzen ere zirriak egin zizkien gazte batengatik.
Honetaz gain, emakume hauek gaztearen deskribapen zehatza egin zuten, 22 eta 30 urte ingurukoa, betaurrekoekin, altuera...eta denena bat zetorren, batez ere erasoak gertatu ziren ordutegia zehaztu zutenean (goizkeo 07.00 eta 08.00ak bitartean).
Leioako Udaltzaingoak, abisua jaso zuenetik, kontrola ezarri zuen Lamiakoko zonaldean, eta gaur bertan, goizeko 08.10ean gazte bat ikusi zuten agenteek, aipatutako inguruetan –Gabriel Aresti eta Maximo Aguirre kaleetan- eta deskribapenarekin bat zetorrena.
Beraz, beharrezko nortasun egiaztapenak egin ostean eta galdera batzuk egin ostean gazteak erasotzailea zela aitortu zuen, bai Lamiakon eta baita Astrabudua eta Getxokoa ere.
Operazioa martxan jarri zuten salaketak Ertzain Etxean eman zirenez, hurrengoko kudeaketak eta ikerketak, atxilotuaren epaiketaz gain, Ertzainen esku utzi ditu Leioako Udaltzaingoak.