Leioa
Bilaketak
Osteguna, 2024ko Maiatzaren 02a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2009-06-03 Berdintasun Saileko logoa aurkitzeko lehiaketak 89 proposamen jaso zituen Irabazlearen izena bihar emango da jakitera Kultur Leioan arratsaldeko 19.00etan Leioako Udaletik Berdintasun Saileko logoa aukeratzeko ireki zen lehiketak izandako arrakasta azpimarratu dute. Guztira 89 lan aurkeztu dira 43 egile ezberdinenak, baina hauetariko bakarra izango da irabazlea, honen izena bihar emango da jakitera Kultur Leioan antolatu den ekitaldi berezi baten.

Ekitaldia arratsaldeko 19.00etan izango da, ETBko Teleberriko Kirolen ataleko Ana Ramos kazetaria izango da aurkezlea, baina honetaz gain Leioako alkatea den Eneko Arruebarrenak eta Gizartekintzako zinegotzia den Isabel Garcíak ere parte hartuko dute.

Hau horrela irabazleak 1.000 euroko saria eskuratuko du bere lana Udaleko Berdintasun Saileko irudia izatea lortzen badu.

Epamahaia zazpi pertsonez osatu zen; Kultura eta Gizartekintzako zinegotziak, pintura eta eskulanetan aditua, diseinu grafikoan aditua, Berdintasun aholkularia, Udal Berdintasun saileko teknikaria, eta Andrak Emakumeen elkarteko kide bat. Ebazpena aho batez erabaki zen eta epaimahaikide guztiek adierazi bezala oso erantzun ona jaso izan du lehiaketak, 89 lan aurkeztuta 43 pertsona ezberdinetatik. Lan hauen jatorria ere anitza da, gehienak bizkaitarrak eta leioaztarrak izateaz kanpo, Gipuzkoatik eta Toledotik ere jaso izan dira.

Sari banaketaren ekitaldia egitarau potoloa izango du. Harreran Leioako Udal Musika Eskolako piano-jole eta soprano bat izango dira, ostean bideo bat jarriko da herrian egindako Berdintasun Saileko hainbat ekintza biltzen dituena. Amaitzerakoan sari bakarra banatuko da irabazleari eta honetaz gain Leioan lanean diren emakume elkarteei ere omenaldia eskainiko zaie. Azken ekintza bezala, umorezko aktuazio sorpresa eskainiko da, honetaz gain luntxa izango da gonbidatuentzat.

Gonbidatuen artean izango dira besteak beste; hirugarren sektoreko agenteak, berdintasun arlokoak, garapenerako lankidetzakoak, Nagusien Etxeetako ordezkariak, kirol taldeak, emakume taldeak, EHUko ordezkariak, hezkuntza arlokoak, Udal Musika Eskolakoak...

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa