Leioa
Bilaketak
Asteartea, 2024ko Otsailaren 27a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2009-03-24 Koikili Leioako futbol taldeekin euskara sustatu nahian S.D Leioako 165 mutiko (8-10 urteko 90 mutil eta 10-12 urteko 75) eta Leioako Emakumeak F.T 24 neskato (7-12 urteko 14 neska eta 13-14 urteko 10) hartuko dute parte
futbol cartel / futbola kartela

Athleticeko jokalaria den Koikili eta bere talde kide batzuek Leioan izango dira martxoa, apirila eta maiatzan herriko futbol taldeekin lanean euskara kirol arloan sustatu nahian. Guztira 189 gaztetxoekin egingo dute lan.

Leioako Udalaren Euskara sailak martxan jarritako ekintza hau, “Leioa zabaldu euskarari: futbola euskaraz” izeneko programa barruan kokatzen da, eta bertan S.D Leioako 165 mutiko (8-10 urteko 90 mutil eta 10-12 urteko 75) eta Leioako Emakumeak F.T 24 neskato (7-12 urteko 14 neska eta 13-14 urteko 10) hartuko dute parte.

Besteak beste, Koikili Lertxundi Athletic Clubeko jokalaria, Mikel Aramaio, Athletic Fundazioko entrenatzailea, eta Luis Llopis, Athletic Clubeko atezainen entrenatzailea, izango dira kolaboratzaile modura leioaztar gazte hauei euskara indartzeko eta futbola euskaraz bizitzeko pausuak emanez, beste aholku profesionalak ere emateaz gain.

Programa honetan umeekin, eta euren entrenatzaileekin lan egingo da euren eguneroko harremanean euskararen erabilera gero eta normalagoa izatea lortzeko. Kirolak umeen aisiaren parte oso garrantzitsua betetzen du gaur egun. Horregatik gure hizkuntza normalizatu nahi badugu, oso inportantea da hemen eragitea, euskara eta kirola, kasu honetan futbola lotzea.

Entrenamendu berezi hauekin batez ere umeen eta beren entrenatzaileen motibazioan intziditzea bilatzen da. Honetaz gain, entrenatzaileei hizkuntz formazio espezifikoa emango zaie, eta beraz, entrenatzaileen bidez umeei. Horrela, “jokoz kanpo”, “ateko sakea” edota “lerroko defentsa” bezalako hitzak ikasteko aukera izango dute. Azkenik, formazio futbolistikoa eskaintzeaz gain, ez umeei bakarrik, baita entrenatzaileei ere, adituek emandako benetako futbol-eskolak ere izango dira hurrengo hiru hilabeteetan garatuko diren saio praktikoen bidez.

Beraz, martxoa, apirila eta maiatzan Leioan bertan bisita hauek jasotzeaz gain jokalari gazteek Athleticek Lezaman dituen instalazioak bisitatzeko aukera izango dute, eta gainera, euren ohiko entrenamenduetan ustekabeko bisitaren bat ere izango dute.

LEIOAKO Emakumeak
Martxoak 6
Martxoak 27
Apirilak 24
Maiatzak 8
Maiatzak 15
Maiatzak 22


S.D.Leioa
Martxoak 9
Martxoak 16
Martxoak 30
Apirilak 20
Maiatzak 4
Maiatzak 18

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa