2009-03-12
Bihar azken eguna izango da Cesar Uceda lehiaketan izena emateko
Sariak 600, 450 eta 300 eurokoak izango dira
Bihar amaitzen da epea Cesar Uceda IV.sariaren Gazte Interpretatzaileen lehiaketan parte hartzeko.
Lehiaketa honetan, urtero bezala, Musika Kontserbatorioetako Erdi Mailako edozein kurtso edo Erdi Mailako Zentro Baimenduetan matrikulatuta dauden ikasleek parte hartu ahal izango dute, baina gehienez 20 urte izan beharko dute. Bestetik, perkusioko ikasleek ezin izango dute izena eman inolaz ere, ez eta sarian parte hartzen duten Instrumentuko Goi Mailara heldu direnek ere.
Epaituko den oinarrizko irizpidea interpretazioaren kalitatea eta musikaltasuna izango da, instrumentu jakin baten teknikaren gainetik.
Informazio gehiago pdf dokumentuan
Partekatu:
Itzuli