Leioa
Bilaketak
Asteartea, 2024ko Urriaren 08a
Hemen zaude: Hasiera » Bizi hiria » Bizikidetza » Gurasotasuna

Gurasotasuna

Familientzako heziketari buruzko artikuluak

Sail honetan Udal Hezkuntza Arlotik familiei, ikastetxeak edo IGEak bitarte, bidaltzen dizkiegun artikuluak topatu ahal izango dituzu, hemen biltzen ditugu-eta.

0-18 urte bitarteko adin txikikoen hazkuntza eta heziketari buruzko artikuluak dira, familiaren psikologian espezializatua den eta PSIKOLAGUN familientzako aholkularitza zerbitzuaren ardura duen ETXADI gabineteak sortuak.

Informazio gehiago atalean orain arte publikatu diren artikuluak dituzu.

Familientzako gida

Bizikidetza ikasi eta eraiki egiten da eta guztiok gara proiektu horren protagonista. Hala ere, familiak, eta gurasoek zehazki, ezinbesteko papera du. Elkarrizketa, errespetua eta umeekin gatazkak konpontzeko kolaboraziozko soluzio baketsuak familia barruan, horiek dira umeek aurretik aipatutako printzipioak onartzeko praktika. Beraz, praktika eta esperientzia dira bakerako hezkuntza prozesuko elementurik garrantzitsuenak. Indarkeria edo bakea gizartearen produktu dira, eta horregatik, prebeni edo eraiki daitezke hezkuntzaren bidez, bakerako hezkuntza.

Horregatik, Leioako Udalak “Guraso eta seme-alaben arteko gatazkak konpontzeko eta elkarrizketarako gida” hau argitaratzen du. Material praktikoa da, familiei baliabideak eta tresnak eskaintzeko eguneroko gatazkak modu baketsuan konpontzeko eta elkarrizketa erabiltzeko. Familia barruko desadostasunak gure seme-alabak bizikidetza positiboan hezteko aukerak dira.

Gida interesgarri eta erabilgarri aurkitzea espero dugu, umeen hezkuntzan bake kulturaren balioak sustatzeko.

Informazio gehiago:

Gurasoentzako gida

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa