Leioa
Bilaketak
Osteguna, 2024ko Abenduaren 12a
Hemen zaude: Hasiera » Ezagutu Leioa » Kokapen geografikoa » Kokapena

Kokapen geografikoa

Kokapena

Marko europarraren barruan, Euskaldunen Herrian kokatuta, Euskal Autonomia Erkidegoa da gure udalerria hartzen duen administrazio lurraldea.

Leioa orain Bilbo Handia Eskualdean dago eta 8,36 km2-ko azalera du. Horietako 8,17 km2 lehorra da eta 0,19 km2 itsasadarra. Nerbioi-Ibaizabal ibaiaren bokaletik gertu dago, eskuinaldean. Muga hauek ditu: Iparraldean Getxo, Ekialdean eta Hegoaldean Erandio, eta Mendebaldean Getxo eta itsasadarra.

Udaletxea Elexaldeko elizatean dago (35 m-ko altitudea). Beste auzo batzuk hauek dira: Artatza (km batera; 35 m-ko altitudean) eta Lamiako (3 km-ra; a 3 m-ko altitudean).

Biztanleak oso sakabanatuta daude gune hauetako auzoetan, eta, ondorioz, kontzentrazio-indizea txikia da: %54koa.

Erabat Bilboren eraginpeko esparruan dago Leioa, eta biztanle-kopuruak etengabe egin du gora. Biztanleak erruz etortzearen ondorioz, gazte eta helduen taldeak dira nagusi, eta, horregatik, hazkunde begetatiboa oso handia da: %6,6koa.
Mapa de localización de Leioa
Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa