Leioa
Búsquedas
Sábado, 27 de Abril de 2024
Estás en: Inicio » Tu Ayuntamiento » Noticias

Noticias RSS

19-12-2018 Zorionak a Bermeo y Legazpi por su buen Gobierno
/

Leioako Udalak Bermeoko eta Legazpiko Udalak zoriondu gura ditu, gaur goizean, Bilboko EUDELen egoitzan, ospatu den ekitaldiaren barruan, Imanol Landa EUDELeko Presidentea eta Alina Tatarenko Europako Kontseiluaren ordezkaria buru zirela, Gobernantzako Bikaintasunaren Europako Labela (ELoGE 2018) lortu dutelako. Leioako Udalak Europako Kontseiluaren aintzatespen gorena lortu zuen joan den martxoan, berrikuntza demokratikoan eta Gobernu onean jardunbide aurreratuak izateagatik. Mari Carmen Urbieta Leioako alkatea ekitaldian egon da gaur goizean, eta bere zorion mezua helarazi die, aintzatespenaren garrantzia indartuz.

Bi udalerri horiekin, zazpi dira jadanik –lehendik Basauri, Ermua, Leioa, Irun eta Urnieta izan dira– Toki Gobernuetarako kalitateren eta bikaintasunaren Europako aintzatespen gorena jaso duten Euskadiko udalak. Bermeo da Labela lortu duen Bizkaiko laugarren udalerria, eta Legazpi Gipuzkoako hirugarrena.

Gobernantza Onaren Europako 12 Printzipioak:

1. Hauteskunde eta ordezkaritza eta partaidetza zuzenak
2. Erreakziorako gaitasuna
3. Efizientzia eta efikazia
4. Irekiera eta gardentasuna
5. Eskubide estatua
6. Portaera etikoa
7. Eskumenak eta gaitasunak
8. Berrikuntza eta izpiritu irekiera aldaketaren aurrean
9. Iraunkortasuna eta epe luzeko orientazioa
10. Finantza kudeaketa osasungarria
11. Giza eskubideak, kultur aniztasuna eta kohesioa
12. Kontuak aurkeztu beharra



Compartir:

Volver

Copyright 2010 · Ayuntamiento de Leioa
  • Icono de conformidad con la normativa que regula las hojas de estilo en cascada
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • Icono de conformidad con la normativa que regula el código XHTML