2018-07-24
Argitaratu egin da Telleriako etxebizitzak esleitzeko zozketaren zerrenda jasotzen duen notario-akta
Hiru eguneko epea egongo da erreklamazioak aurkezteko
Leioako Udalak notario-akta argitaratu du, Leioako Telleria auzoan babes ofizialeko 11 etxebizitza (BOE) eta 4 udal etxebizitza tasatu (UET) esleitzeko egindako zozketaren zerrendarekin batera. 3 egun balioduneko epea egongo da erreklamazioak aurkezteko, iragarkia argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita; hau da, aste honetako asteazkena, osteguna eta ostirala.
Partekatu:
Itzuli