Leioa
Bilaketak
Asteazkena, 2024ko Apirilaren 24a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2009-02-06 Leioan laguntza psikologikoa eskaintzen duen zerbitzuak 30 emakume hartu zituen 2008an · Aurtengo nobedadea gizonekin ere lan egin dela izan da, saio batzutan familia osoaren parte hartzea ezinbestekoa delako.
maltrato / tratu txarrak

Leioako Udalak famili gatazken biktima diren emakumeentzat bereziki zuzendutako aholkularitza psikologiko zerbitzuak gero eta erabiltzaile gehiago ditu Leioan, 2008an 30 izan dira hartutakoak. Erabiltzaileen igoera hau ordutegi aldaketaren ondorio izan da, honekin 2007an izandako 102 saioetatik 233ra pasatzea lortu da azken urtean.

Honetaz gain, aurten gizonekin lan egitea ere lortu du zerbitzu honek. Hasiera batean emakumeentzat zuzendutako laguntza zen baina, kasu guztiak aztertu eta gero, gizonekin ere lan egitea ezinbestekoa zela konturatu ziren zerbitzuan.

Konpromezua eta udal kontzientziazioaz gain, hobekuntza hau azken Berdintasun Planaren emaitzengatik eman zen, bertan arlo honetan ematen zen eskari nabarmena isladatzen zelako, Isabel Garciak (IU-EB) Gizartekintza saileko zinegotzi arduradunak adierazi zuen bezala. Horregatik Leioako Udalak ordutegiaren handitzea eta zerbitzua indartzea ahalbidetu zuen, jarraikortasun gehiago emanez.

Zerbitzu honetako erabiltzaileak diskriminazio zein babes gabeko egoeran bizi diren emakumeak dira, eta egoera pertsonal hau dela-eta laguntza psikologikoa beharrezkoa dute. Batez ere, egoera hauen artean ohikoenak bikoteen banaketak, famili gatazkak, edota tratu txarrak izaten dira.

Hau honela, emakume hauek leioaztarrak dira (%60), gehienak 31 eta 50 urte bitartekoak nahiz eta gazteen artean igoera nabari den (18 eta 30 urte bitartekoetan). Gehienak bikotearengatik bananduak prozesu zail baten ondoren, eta seme alabekin euren kargura, edota krisialdia jasatzen ari direnak ere.

Joan den urtean landutako 30 espedienteetako 13 emakumeak tratu txarrak, bai psikologikoak zein fisikoak, pairatzeagatik izan dira.

Kasu hauek Leioako Udaleko Gizarte Zerbitzuen langileek antzematen dituzte, aholkularitza psikologikoaren zerbitzua eskatzen dute pertsona hauentzako, eta ondorioz Emakume arloaz arduratzen den langilearen esku uzten dute. Honela balorazio eta eskuhartze psikologiakoari hasiera ematen zaio, ondoren lortutako emaitzen ebaluazioa ematen da, eta behar izanez gero, bestelako errekurtso batzuetara bideratzen dituzte.

Esan beharra dago, emakume hauetaz gain aholkularitza psikologikoko udal zerbitzu honek lau adingabekoekin ere lan egin izan duela azken urtean. Hauek euren etxeetan biolentzi egoera jasan izan dutenak edo jasatzen ari direnak. Honela, esan daiteke, atentzioa guztiz pertsonalizatua dela eta kasu bakoitzera moldatzen dela oinarri finko batzuk mantenduz: konfidentzialitatea, prozesuetara moldaketa, gaitasunak eta bakoitzaren erritmoak, beti ere adingabeko erabiltzaileen hobekuntza progresiboak bistaz galdu barik.

DATUAK:
- Guztira 30 kasu hartu dira 2008an (2007an 20 izan ziren)
- Hauetariko 7 kasu 2007an ireki ziren eta gainontzeko 23ak 2008an.
- 2008an 233 saio egin ziren, 2007an berriz, 102 saio.

- Emakumeen adina:
a) 18-30 urte: 28%
b) 31-40 urte: 38%
c) 41-50 urte: 25%
d) 51-63 urte: 9%

- Egoera Zibila:
a) %34 banatuta
b) %30 ezkondu barik
c) %30 ezkonduta
d) %6 alargun

- Seme-alaben banaketa adinaren arabera:
a) %61 gaztetxoak
b) %21 nerabeak
c) %9 gazteak
d) %9 emantzipatuak

- 14 espediente itxi dira.
- Hartutako kasuetatik 4 adingabekoekin ere lan egin zen.
- Zerbitzua balorazioa onak jaso ditu gatazka egoeren aurrean ematen dituen orientazio eta ikuspuntu berriak ematen dituelako. Erabiltzaileen famili egoerak onerantz egin dutela baieztatu da.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa