Leioa
Bilaketak
Larunbata, 2024ko Apirilaren 20a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2012-04-02 César Uceda Lehiaketa Eneko Arruebarrena. Leioako Alkatea
Eneko / Eneko

Iragan martxoaren 24an, Cesar Uceda Interpretatzaile Gazteen VII. Lehiaketa izan genuen, eta gure inguruko Kontserbatorioetako 14 musikari gaztek parte hartu zuten. Cesar Ucedak izena eta izana ematen dio bizirik zegoela ezagutu eta gozatzea gustutako zitzaiokeen lehiaketari. Ezin da hala izan. Duela urte asko, gehiegi, ETAk eraile gin zuen, arrazoirik gabe, eta arrazoiak falta dira bizitza batekin akabatzen den bakoitzean. Justifikazio lar entzun genituen, eta batek ere ez du balio ezagutzen dugun gauzarik sakratuenarekin akabatzen denean: gizaki bat.

Gaur egun, Cesar Ucedak gurekin jarraitzen du bere bizitzan zehar gozatu zuen zaletasun eta bokazioaren bitartez, musikaren bitartez, alegia. Uceda familiaren erabakia izan zen (alargun, seme, alaba eta iloben erabakia) bizitza, ilusioa, gogoak eta hobetzeko ahaleginak gainezka dituen lehiaketa sortzea, Cesar Ucedaren oroimenari lotzeko. Memoria hori, azken baten, lehiaketan urtero parte hartzen duten gazteei lotzea. Zer desberdina den eta noraino atseginago bere izena horrela gogoratzea, eta ezk ale bateko plaka gogor et ahotz baten bidez, edo parke bateko monolito batekin, loreez apainduta bada ere, loreak ere hil egiten direlako.

Horregatik, hain zuzen ere, VII. Lehiaketa hau ospatzen dugu, bera oroitu eta aintzatesteko. Gaur garai hobea bizi dugu, ilusio eta itxaropenerako garaia, bakean bizi ahal izateko garaia. Baina egiaren, justiziaren eta memoriaren garaia ere bada, kontakizun faltsurik edo partzialik gabekoa. Gure gizartea nagusitu da, hobea da, Cesar edo bere familia gureak ere badirela onartzeko moduan, beti izan diren bezala, hainbat urte luzez kontrakoa pentsarazteko arrazoiak eman bagenituen ere. Gaur, gure gizartea kontzienteago eta justuago da bere aintzatespenekin, eta guztiz lortu ez badugu ere, ondo egindako eta txarto egindako gauzekin, bide onean gaude. Eta gogo onez bizi denak, ametsak egi bihurtzeko eskubidea dauka.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa