Leioa
Bilaketak
Asteazkena, 2022ko Maiatzaren 25a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2008-11-19 Gazte bat atxilotu du Udaltzaingoak adingabeko bati aurpegian jotzeagatik harri batekin Beharrezko egiaztapenak egin ostean, erasotzailea Getxoko Guardiako Epaitegiaren esku geratu zen
Detención / Atxiloketa

Leioako gazte bat, J.A.L.C, atxilotu zuen atzo Udaltzaingoak 15 urteko adingabeko bati, C.S.G eta Getxoko bizilaguna, jotzeagatik aurpegian behin baino gehiagotan kilo bateko harri batekin.

Atxiloketa goizeko 11.15ak aldera suertatu zen, ordu horretan Udaltzaingoak dei bat jaso zuen Udondo eta Kandelazubieta auzoetan gertatzen ari zen borroka bategatik.

Bertaratzerakoan udaltzainek gizon bat aurkitu zuten gazte bati eusten, eta beste gazte bat anbulantziako osasun zerbitzuekin. Dirudienez, leioaztar gazteak, J.A.L.C, beste gazteari, C.S.G eta getxotarra, eraso egin zion aurpegian kilo bat inguruko harri batekin behin baino gehiagotan. Adierazi zutenez, gazte biak aldez aurretik ezagutzen ziren eta eztabaida baten ostean hasi zen erasoa.


Ondorioz, zauritua Gurutzetako Ospitalera eraman behar izan zuten hainbat kontusio eta zauri irekiak zituelako.

Agresio motagatik eta honek eragindako arriskuengatik, erasotzaile gaztea atxilotua izan zen, eta beharrezko egiaztapenak burutu ostean Getxoko Guardiako Epaitegira pasa zen atzo arratsaldean.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa