Leioa
Bilaketak
Ostirala, 2024ko Apirilaren 19a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2008-11-18 Leioak Emakumeenganako indarkeriaren kontra egiteko egitarau zabala prestatu du Tailerrak, kale antzerkia eta hainbat ekintza herriko sektore guztiek parte hartzea lortuko dute
Cartel / Kartela

Gero eta nabariagoa da harremanetan ematen den desberdintasuna eta emakumeen eta gizonen arteko poterearen banaketa, non emakumeak eta neskak, menpekotasun eta ezegonkortasunen egoeretan egoten diren.

Bestalde, gero eta ohizkoa da egoera hauek ekimen eta programetan lantzea prebentzio moduan, adibidez, gizon eta mutil gazteen inplikazioa harremanetan ematen diren horrelako astakeriak salatzeko.

Helburu honekin, Leioako Udalaren Berdintasun Arlotik, urte honetan Emakumeen aurkako Indarkeriaren Kanpaina, modu bereziz udalerriko Gizon eta Mutil gazteek barneratu nahi ditu, genero indarkeria ekiditzeko konpromesuarekin. Horretarako iharduera desberdinak aurkezten dizugu eta urritik hasita eta 2009ko maiatzak arte martxan jarriko direnak non zure partaidetza funtsezkoa izango den gizartearentzako garrantzi handia duen helburuarekin bat egiteko.

  • “Gu ere ezetz emakumeei zuzendutako indarkeriari” logotipoaren prestaketarako lehiaketa.
    Kanpainaren logotipoa prestatzeko Bigarren Hezkuntzako ikasleei zuzendutako lehiaketa. Datak: 2008ko urria.
  • Argazki animazioa: Anima zaitez eta argazkia atera, zuk ere “ezetz” emakumeei zuzendutako indarkeriari.
    Egun oso batean eta herriko hainbat lekutan, kalerik kale ibiliko den argazkilari batek kanpainan boluntarioki parte hartu nahi izango duten pertsonei argazkiak egingo ditu. Jarraian, erakusketa bat antolatuko da argazki guztiekin eta erakusketara hurbiltzen den pertsona guztiei argazkiaren kopia bat emango zaie.
    Argazkia egiteko data: 2008ko azaroak 23, 12:00tik 14:00ra eta 17:00tik 19:00ra
    Erakusketaren lekua eta datak: Leioako Kulturraren Ambigú aretoan 2008ko abenduak 4, 12:00tik 14:00ra eta 17:00tik 20:00ra.
  • “Zer ulertzen dugu nesken eta emakumeen kontrako indarkeriari buruz?”-ko hitzaldia.
    Garbiñe Biurrun Mancisidor Andreak zuzendutako hitzaldia. Epailea eta magistratua. Irrati eta telebistetako hainbat programen solaskidea.
    Lekua eta data: Leioako Kulturaren Auditorioan abenduak 4, 19:00tan.
  • Azaroak 25ean antolatutako kontzentrazio deia genero indarkeriaren aurka.
    Udaletxeak antolatutako kontzentrazio deia interesatutako pertsona guztiak parte hartzeko. Lekua eta data: azaroak 25, 12:00etan Boulevard-ean.
  • Kale antzerkia. MEVA MARE antzerki ibiltaria den ikuskizun komikoa, non gizatasuna eta kritika soziala bertan egongo diren.
    1go deialdia: abenduak 5, 19.00etan Euskal Etxeen Plaza.
    2. deialdia: abenduak 12, 19.00etan Lamiakoko Metro Geltokiaren Plazan.
    3. deialdia: abenduak 14, 13.00etan Boulevardean.
  • “Tratu on batzuen alde”ko tailerrak.Lehen eta bigarren mailako ikasleei zuzendutako tailerrak, tolerantzia eta errespetua landuko dituztenak eta berdintasun eta indarkeririk gabeko inguruko heziketa programa baten barne.Datak: 2009ko apirila eta maiatza.

Esan beharra dago ere aurtengo indarkeriaren kontrako kanpainaren kartela herriko edozein tokitan ikusi ahal izango dugula (dendak, udal bulegoak, bus geltokiak, kalean...) baita Metroaren eskuinaldeko geltoki guztietan ere. Kartel horren osaketarako Udaleko Gizarte Zerbitzuen sailak herriko hainbat gizonen laguntza jaso duela, hauek izan baitira bere aurpegia aurkeztu dutena genero indarkeria salatzeko. Gizon hauek herrian oso ezagunak diren pertsonak dira, eta esparru askotarikoak dira.

Datu esanguratsu bezala, azpimarratu behar da, 2008an Ertzaintzak etxeko biolentziaren 29 atestatu jaso dituela, eta 25 salaketa aurkeztu. Bestetik, Leioako Udaltzaingoak, 12 salaketa zenbatu ditu, horietariko 9 biktimek jarritakoak eta gainontzeko 3ak ofiziozkoak.

Erlazionatutako dokumentuak:

Kartelan parte hartu dutenen izenak (msword, 466 kb)

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa