Leioa
Bilaketak
Osteguna, 2024ko Apirilaren 18a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2008-11-17 Asteburu honetan 0-3 urte bitarteko umeentzat zuzendutako antzerki zikloa izango da Kultur Leioan Bi saio izango dira egun bakoitzean, 12.00etan eta 18.30etan
Imagen de la obra Chiffonade / Chiffonade obraren irudia

Sekula ez da goizegi antzerkira hurbiltzeko, umeek ondo pasa dezaten eta beraien irudimena eta sentiberatasuna modu dibertigarrian gara ditzaten.
Zure umea eta zu antzerkian esperientzia magikoa izatea nahi baduzu hurbildu zaitez asteburu honetan Kultur Leioara. Bertan 0 eta 3 urte bitarteko umeentzat zuzendutako “Lehen aldia” antzerki zikloa izango da.

Larunbatean, “Chiffonade” lana izango da ikusgai, Frantziako Carré Blanc konpainiako. Chiffonade koreografía bat da, eta, bertan, oihala erabiltzen da materia gisa. Oihala ukitu, tximurtu, tolestu edo urratu egin daiteke, eta oihalarekin janzten edo mozorrotzen gara. Esfera baten barruan, pertsonaia bat dago. Biraka eta biraka, oihalak dantzarako kide eta eraikuntzarako material bihurtzen dira.

Igandean, berriz, Euskadiko Teatro Paraiso konpainiako “Lorategian/En el jardín” lanaren txanda izango da. Emakume bat lorategian jesarrita, amets egiten. Gizon bat heltzen da eta irudien mundutik bidaiatzera gonbidatzen du. Bien artean, oihal bat deskubritzen dute zuhaitzen artean. Oihal hori orri zuri bihurtzen da, eta, bertan, irudiak sortzen eta eraldatzen hasten dira emozioak plazaratuz eta islatuz.

Antzerki lan biak goizeko 12.00etan eta arratsaldeko 18.30etan izango dira eta sarrera 4 eurokoa izango da, heldua eta haurra sarrera bakarran sarturik.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa