Leioa
Bilaketak
Osteguna, 2024ko Apirilaren 25a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2010-07-29 Irudi ederreko jaiak Eneko Arruebarrena, Leioako Alkatea
Fiestas de Leioa / Leioako Jaiak

2010eko San Joan jaiak igaro dira. Giro aparta izan da, animoa eta dibertitzeko gogoak. Baina horrezaz gain, hori guztia zentzutasun, errespetu eta jarrera hobez uztartu dugu. Zibismo handiagoa azken baten.

Horregatik guztiagatik, Udalean jaiak antolatzen dituztenen izenean, eta antolakuntzan dabiltzanekin lanean estu ari direnen izenean ere, eskerrak eta zorionak eman nahi dizkiet leioaztarrei, ondo pasatzen eredu izan garelako. Gauza bera egin behar dugu jaiak ospatzera ingurutik hurbildu zaizkigunekin.

Bereziki, jaiak modu desberdinean bizi dituztenei aipu berezia egin nahi diet, bai lanean ari direlako gainerako herritarrek arrakastaz goza ditzaten, bai jaiak intentsitate handiagoz ospatzen diren hiriguneetan bizi direlako ere. Horientzako merezitako esker on berezia.

Esku artean duzun argitalpena irudi sorta da, Leioa eta bere jendearena jaietan. Ez du jazotako guztia batzen, ezta partaide guztiak ere. Oroigarri gisa har ezazue, datorren urteko San Joanetarako gutxiago falta delako.

Guztiok ikus dezagula.

Erlazionatutako dokumentuak:

Leioako Jaiak (pdf, 3467 kb)

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa