2024-05-29
Leioak abian jarri du indarkeria matxistaren aurkako kanpaina arreta eskaini, prebenitu eta sentsibilizatzeko, San Juan jaietan eta udalerriko auzoetako jaietanan
Aurreko edizioetan bezala, Leioako ostalaritzako eta merkataritzako arduradunek prestakuntza jaso dute prebentzioaren arloan eta eraso baten aurrean nola jokatu jakiteko, biktima batek lehen unetik ahalik eta arreta onena jaso dezan. Lokal horiek erraz ezagutzeko moduko bereizgarri morea izango dute, eta espazio segurutzat hartzen dira.