Leioa
Bilaketak
Osteguna, 2024ko Martxoaren 28a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2021-07-01 Leioako Udaltzaingoak kamarero bat atxilotu du estupefazienteak saltzeagatik
/

Leioako Udaltzaingoak taberna bateko kamareroa atxilotu du, lan egiten zuen lokalean estupefazienteak saltzea egotzita. Taberna zigilatuta duen udaltzaingoak eskerrak eman dizkie Pinueta auzoko bizilagunei, eurak izan direlako alarma piztu dutenak. Une honetan zigilatuta dagoen establezimendua erregistratzean, balantza bat, ebakitzeko elementuak, bilgarriak, papelinak atzeman dituzte eta baita bezeroen izenak eta ezizenak, kopuruak eta kostuak jasotzen zituen zerrenda zehatz bat ere.

Azken asteetan, Nafarroa eta Maiatzaren Bata kaleetako egoiliarrek ohartarazita, udaltzainek zaintza berezia jarri zuten auzokideek inguruan estupefazienteak saltzeagatik aurkeztutako kexak egiaztatzeko. Horrela, Leioako udaltzaingoko agenteek egindako ikerketan, egiaztatu ahal izan zen bezeroak etengabe sartzen eta irteten zirela tabernatik, bertan denbora gutxi eginez, Pinueta auzoan ezezagun asko zebiltzala, eta, ondoren, egiaztatu zen bezero gehienek kamareroarekin kontraprestazio ekonomiko bat egiten zutela.

Berehala, eta beharrezko egiaztapenak egin ondoren, operatibo bati ekin zioten. Bertan, udaltzainak lokalera sartu ziren eta, barruan, kokaina izateko probabilitate handia zuten hauts zuridun papelinak eta hasxisa zeudela ikusi zuten. Konfiskatutako gainerako elementuez gain, nabarmendu behar da agenteak ohartu zirela hozkailuak, izotz-makina eta kafe-makina itzalita zeudela eta garagardoaren kañeroa ez zegoela erabilgarri.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa