Leioa
Bilaketak
Ostirala, 2024ko Martxoaren 29a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2021-03-16 Bat egin birziklatzearen misioarekin Zerbitzuan izena eman ahal izango duzu, eta zure kita jaso udalerria zehar izango diren karpetan.
cartel reciclaje / kartela birziklapena

Leioako Udalak zuen laguntza eskatu nahi dizue, dagoeneko zerbitzuan izena emanda ez bazaudete, ingurumena eta gure ingurunea zaintzeko dugun misioaren parte izan zaitezten.

Etxean sortutako biohondakinak (gordinak edo kozinatuak) birziklatu ahal izateko bosgarren edukiontzia edo edukiontzi marroia erabiliz egiten duzuen eguneroko lanak ingurumenaren aldeko heroi bihurtuko zaituzte.

Bat egin gure misioarekin eta birziklatu landare- eta animalia-jatorriko materia organikoa edukiontzi marroian. Zure laguntzarekin, Leioa ingurumenarekin are konprometituagoa dagoen udalerria izango da.

Bihartik aurrera informazio karpak kalean egongo dira birziklatzeari buruzko informazioa eskainiz eta edukiontzi marroia erabiltzen hasi nahi duten etxe berriei altan emanez. Karpak 11:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara egongo dira honako gune eta egun hauetan:

Martxoak 17 SAKONETA Sabino Arana etorbidea 77

Martxoak 18 UDONDO Agirre Lehendakaria plaza

Martxoak 22 (goizez) LAMIAKO Langileria kalea 202

Martxoak 22 (arratsaldea) KANDELAZUBIETA Iparragirre etorbidea 76

Martxoak 23 (goizez) PINUETA Amaia kalea 18

Martxoak 23 (arratsaldea) BASAEZ San Bartolome kalea 1

Karpa hauetara ezin baduzu joan, Independentzia kaleko 10. zenbakian dagoen Informazio Bulegoan eman dezakezu izena, edo bestela, 94.431.58.03 telefonoan egin dezakezu kontsulta.


Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa