2008-10-31
Leioako Andoni Arestiren Dantza Eskolak Lur Barriak lehiaketaren lehen saria eskuratu du
Guztira 6.000 euroko sari ekonomikoa jaso du enpresa leioaztarrak
Leioako Andoni Arestiren dantza eskola izan da aurten Behargintzaren Lur Barriak lehiaketaren lehen saria irabazi duena, hau da, 6.000 euroko saria jaso duena. Sari banaketa gaur izan da Bermeoko Kafe Antzokian eta bertan irabazleaz gain beste zazpi saritu ere izan dira.
Lehiaketa hau, Bermeoaldea, Erandio, Getxo, Leioa, Mungialdea, Txorierri eta Uribe-Kostako Behargintzek antolatzen dute urtero, kultura ekintzailea eta enpresen sorrera bultzatzeko asmoz. Beraz, lehen postuaz gain, Behargintza bakoitzeko 2.500 euroko bigarren sari bat banatzen da.
Gainontzeko sarituak hauek izan dira:
LEIOAko Behargintzatik “De tierra y mares”, ingurumen eta gizarte erantzunkizunarekin harremandutako proiektuak eta komunikazioa enpresentzako.
Lehiaketan parte hartu duten enpresak, 2007ko ekainaren 15etik 2008ko uztailaren 14ra bitartean sortutako enpresak dira. Horrez gain, ekintzaileetako bat gutxienez, hitzarmena sinatu duten Behargintzen udalerrietako batean erroldaturik egon behar da edo, bestela, sortutako enpresak udalerri horietako batean izan behar du egoitza. Gainera, ekintzaileek, goian aipaturiko Behargintza Zentroren baten tutoretza eta aholkularitza jaso behar izan dute beraien enpresa sortzeko ibilbidean zehar.