Leioa
Bilaketak
Ostirala, 2024ko Apirilaren 19a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2019-05-23 Gidari bat atxilotu dute baimendutakoa baino lau bider altuagoa zen alkohol tasa emateagatik
/

Leioako Udaltzaingoak alkoholaren eraginpean gidatzen ari zen pertsona bat atxilotu zuen atzo, baimendutakoa baino lau bider altuagoa zen alkohol tasarekin, hain zuzen ere.
Atzo, 17:30ak inguruan, udalerriko biztanle batek Udaltzaingoari jakinarazi zion egoera txarrean zegoen gizon bat ikusi zuela bere automobilean sartzen San Joan Bataiatzailearen parrokiaren ondoan dagoen aparkalekuan.
Ondoren, udaltzainak aparkalekura joan ziren, eta aipatutako gidaria ikusi zuten inguruan, maniobrak egiten ari zen bitartean. Hainbat egiaztapen egin ondoren, gidariak baimendutakoa baino lau bider altuagoa zen alkohol tasa zuela (1,05mg/l) egiaztatu ahal izan zuten udaltzainek.
Atxilotutakoa, Castro Urdialeseko biztanlea, epailearen aurrera eraman zen, ikertu gisa.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa