Leioa
Bilaketak
Ostirala, 2024ko Martxoaren 29a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2009-12-11 Nekazari giro ezinhobea igande honetan Leioan
buey / idia

Leioak bere nekazari sustraietara salto egingo du igande honetan herriaren erdigunean ospatuko den XXII. Nekazari eta Abeltzantza Azokarekin. Ospakizun berezi honek gero eta bisitari gehiago biltzen ditu Leioan, batez ere Bulebarrean eta Errekalde plazan, berataratutakoak gure lurrak emandako produkturik onenak dastatzeko edo erosteko etortzen dira, edota gure sustraien giro onaz gozatzeko.

Azoka 10.00etan irekiko da, eta ordu bete beranduago trikitilari eta txistularien doinuekin girotuko da. Momentu horretan, Errekalde plaza txikientzako topagune berezia izango da, hainbat tailer eta ponien ibilbideekin. Bestalde nagusienak ere bertaratu egingo dira plaza honetara bertan izango delako harrijasotzaile eta zakulari herri kirolen erakustaldi garrantzitsua.

Goizaren erdialdean, 12.00ak inguru, “Leioako Elizateko Udala” izeneko lehiaketaren txanda izango da. Bertan Idiazabal Jatorrizko Izendura duen Bizkaiako gaztarik onena sarituko da, aurten lehiaketa honen XI edizioa beteko da. Ordu berean Kalekantuka izango da herriko tabernatatik zehar abesti ezegunekin giroa alaitzen, eta Jose Ramon Aketxe plazan azokako produktuen dastatzea izango da.

Eguerdiko 13.00etan Bulebarrean animaliei buruzko azalpenak emando dira eta arraza bakoitza zein den eta ze ezaugarri dituen azalduko zaie herritarrei. Ordu bete beranduago momenturik garrantzitsuena helduko da, Leioako Nekazariei Omenaldia, gure nekazari bati omentzen zaio bereziki urtero. Honen ostean Gaztai lehiaketaren sari banaketa izango da eta azokaren girotzean eta dekorazioan parte hartzen dutenen sailkapena ere publiko egingo da.

Bestalde, betiko arraza eta animaliak izango dira Leioan, guztira 50 buru, hauen artean; behiak (pirenaika, Blonda, Mimosina, Frisona, Txarolesa eta misota), idiak, zaldiak, poniak, astoak eta hegaztiak. Honetaz gain, animali bakoitza bere jabeekin izango dira, gehienak hainbat sarien irabazleak.


BEHIAK – IDIAK - ZEZENAK

AITOR BILBAO GARAI – ABADIÑO

ANGEL ARRIOLA – MARKINA

ITURBE ANAIAK - ARRIETA

JUAN LUIS BILBAO – LEIOA - IDIAK

AMAIA ZAMAKONA – ZAMUDIO - ASTURIANA

Mº ANGELES ALTONAGA – LEIOA - SUITZAK

IÑAKI AGIRRE – LEIOA – IDIAK

FERNADO HERAS – ZALLA

EGOITZ ARRUZA – JATABE

JUAN LUIS IRAZOLA

ROSA Mº GONZALEZ

ZALDIAK/ PONIAK / ASTOAK / AHUNTZAK

JESÚS MARI ANGULO – LEIOA

JOSE LUIS URRUTIKOETXEA – LOIU

Mª BEGOÑA SENPERENA - BIDEGOIAN

Mº ANGELES ALTONAGA – LEIOA - AHUNTZAK

ANTONIA GUTIERREZ – BERANGO - AHUNTZAK

BEITIA IÑAKI – LOIU - ASTOAK

Erlazionatutako dokumentuak:

Azokaren kartela (pdf, 408 kb)

Trafikoa (msword, 21 kb)

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa