Leioa
Bilaketak
Asteartea, 2024ko Apirilaren 16a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2008-10-27 Aste honetan amaiatuko da film laburren lehiaketan parte hartzeko epea Egile bakoitzak obra bi aurkeztu ditzake, gutxienez 5 minututakoak eta gehienez 15 minututakoak
15 concurso de cortos / 15 film laburren lehiaketa

Leioako Udalak antolatutako XV. Film Laburren lehiaketan parte hartzeko epea datorren ostiralean, urriaren 31n amaituko da, eguerdiko 14:00etan.

Edozein egile aurkezu ditzake bere obrak, beti ere bideo-zintak, zuzeneko grabazioak edo animazio-lanak badira eta gehienez bi obra aurkezten badute. Bestalde, gaia librea da eta jatorrizkoak eta argitaragabekoak izan behar dira. Lanak DVD formatuan aurkeztu behar dira, euskaraz nahiz gaztelaniaz, eta DVDak gutxienez 5 minutu eta gehienez 15 minutu iraun behar du.

Lehiaketan parte hartu nahi dutenek lana aurkeztu beharko dute izena emateko orriarekin batera, gutun batean itxita edo partehartzailearen datu pertsonalak (izen-abizenak, helbidea eta telefono zenbakia) zehaztu behar dituen agiri batean. Zinta bakoitzari lanaren izenburua jarri behar zaio.

Epaimahaia kulturarekin, artearekin eta zinearekin erlazionatutako kideez osaturik egongo da. Sariei dagokienez, lehen saria (euskaraz nahiz gaztelaniaz) 1.000 eurokoa izango da eta bigarrena, 700 eurokoa, eta herriko egilerik onenak 400 euro jasoko ditu. Lau kasuetan diploma emango zaie. Halaber, epaimahaiak diploma gehiago banatzearen erabakia har lezake. Sari banaketaren ekitaldia abenduaren 13an, larunbatean, egingo da Kultur Leioan, eguerdiko 12:00etan hasita. Dena den, epaimahaiak lehiaketa saririk gabe uzteko ahalmena dauka, bere iritziz, aurkeztutako lanek kalitate artistikorik ez badute.

Saritutako lanak Leioako Udalaren esku geratuko dira eta etorkizunean Kultur Leioako Auditoriumean proiektatzeko asmoa dago.

Lanak posta ziurtatu bidez bidali daitezke edo bestela, zuzenean honako helbide honetara:
KULTUR LEIOA – Kultur Arloa
Jose Ramon Aketxe Plaza, 11
48940 LEIOA (Bizkaia)

Argibide gehiago nahi izanez gero, zenbaki telefono honetara deitu: 946 072 578

Erlazionatutako dokumentuak:

Lehiaketaren oinarriak (pdf, 90 kb)

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa