Leioa
Bilaketak
Osteguna, 2024ko Martxoaren 28a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2017-10-05 Ibilgailu bat lapurtzen ari ziren hiru mutil atxilotu ditu Leioako Udaltzaingoak
atxilotu / atxilotu

Leioako Udaltzaingoak Amaia kalean aparkatuta zegoen ibilgailu bat lapurtzen ari ziren hiru mutil atxilotu zituen joan den asteartean. Sestaoko C.S.G, Bilboko G.R.G eta Barakaldoko A.S.J dira atxilotuak.

Kalez jantzita zegoen Leioako udaltzain batek Seat Leon kotxe baten jarrera susmagarria ikusita, Tetra sisteman kontsultatu zuen eta, delitu ekintzetan inplikatuta zegoela baieztatu zuen. Orduan, Leioako Udaltzaingotik, ibilgailuko bidaiariak eta gidaria identifikatzeko erabakia hartu zen. Amaia kalean aparkatuta zegoen ibilgailu honetara patruila bat hurreratu zenean bertatik pertsona bi korrika irten ziren, eta ‘zubia’ eginda zuen beste auto batetik, Seat Leon markakoa ere, hirugarren laguna irten zen ihes.

Lasterketa luze baten ondoren Leioako udaltzainek hiru lagun hauek atxilotzea lortu zuten. Ondoren, Ertzaintzaren kargu jarri zituzten.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa