Leioa
Bilaketak
Osteguna, 2024ko Apirilaren 25a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2015-07-01 Elkar ulertzeko garaia
Mari Carmen Urbieta, Alcaldesa de Leioa / Mari Carmen Urbieta, Leioako Alkatea

Ekainaren erdialdera, Udalbatza berria eratu zen. Hauteskundeetako emaitzen ondorioz, bost talde politikok izango dute ordezkaritza Udalean. Honako hau hamargarren Udalbatza da demokrazia 1979an ezarri zenetik. Leioa hazi araztea izango da gure helburua berriro, Udal Gobernu ezberdinetan egon izan diren gizon eta emakume guztien helburua izan den bezala. Urte asko daramatzagu Udaletik lanean jendearentzat, zintzotasunez, bizitzeko gustuko dugun herria eraikiz.

Agintaldi honetan, hasiera hasieratik, pertsonak izango dira gure ekintza politikoaren xedea. Lehentasunezkoak dira enplegua eta gizarte kohesioa, baina proiektu ezberdinak ahaztu edo alboratu barik, zailtasunak zailtasun. Ekin beharreko konpromisoak dauzkagu hasi berri dugun agintaldi honetan.

Lamiakorako albiste on batekin hasi gara: Vicrilak erabaki du 114 milioiko inbertsioa egitea ekoizpen fabrika berria eraikitzeko. Hasiera batean, Marokorako pentsatuta zegoen proiektua, baina azkenik, euskal erakundeen laguntza eta sustapenari esker, hilabete asko lanean eman ondoren, Leioan egingo da. 100 lanpostu baino gehiago sortuko dira, eta gainera, aberastasuna ekarriko dio zonaldeari, ordezko pieza gehienak tokiko hornitzaileei erosiko baitzaizkie, eta lantegi laguntzaileak ere ingurukoak izango direlako.

Badakigu kudeatzeko gaitasuna, Leioarako ideiak eta proiektuak dituguna, baina baita akordioetara heltzeko gaitasuna ere. Elkar ulertzeko garaia da. Beti egin izan dugu eta horrela jarraituko dugu. Leioaztarren onerako, bizi, gozatu eta lan egiteko udalerririk onena lortzeko.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa