Leioa
Bilaketak
Ostirala, 2024ko Martxoaren 29a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2015-04-29 Herritarrengandik hurbil dagoen Polizia
Mari Carmen Urbieta González, Alcaldesa de Leioa / Mari Carmen Urbieta González, Leioako Alkatea

Iazko apirilean, aldizkari honetan, azaleko albistea bazen Udaltzaingoan polizia gehiago sartu berri zirela, 2015ean, leioaztarrek Udalaren ahalegina baloratu egin dute herri segurtasuna lehen postuan dagoelako udal zerbitzuen kalitateari buruz egiten den inkestaren arabera.

Inkesta egin dutenen %77k oso pozik daude gure kaleetako segurtasunarekin. Horretan, lagundu egin du, zalantzarik gabe, Udaltzaingoko arduradunek bultzatutako politikak. 2014an, adibidez, 600 korrika (patruila) baino gehiago egin dituzte.

Zaintza lan hori gauez ere indartu da. Oinezko gutxiago dagoenez eta iluntasunak laguntzen duenez, gaizkileek aprobetxatu egiten dituzte ordu horiek trasteleku, ibilgailu edo dendak bortxatzeko.

Hain zuzen ere, 2014an sustatu den beste alderdi bat, aurten berrindartu nahi dena, izan da Leioako Merkatarien Elkartearekin egindako hitzarmena, larrialdiez (lapurretak ad.) abisatzen duen SMS sistema. Oso harrera ona izan du ekimen horrek.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa