Leioa
Bilaketak
Ostirala, 2024ko Apirilaren 19a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2014-10-27 Mendibileko trastelekuetan lapurtzen ari ziren anai bi atxilotu ditu Udaltzaingoak
detencion / atxiloketa

Joan den larunbata gauean, Mendibile kaleko bat zenbakiko hainbat bizilagunek deitu zuten Udaltzaingora garajeetatik zarata handia entzuten ari zirelako. Udaltzainek bertaratu zirenean trastelekuetan lapurretan ari ziren gizon bi atxilotu zituzten.

Gaueko 23:15ak inguruan Mendibile kaleko bat zenbakiko hainbat bizilagunek Udaltzaingora deitu zuten garajeetan entzuten ari ziren zaratengatik. Berehala agente bi agertu ziren garajeetan eta bertan, hainbat trasteleku behartuta izan zirela ikusi zuten. Eta garajea miatu eta gero, kotxe baten azpian ezkutaturik zeuden mutil bi atxilotu zituzten.

Atxilotuak anaiak dira, J.T.C Portugaleteko bizilaguna eta bilatzeko eta atxilotzeko agindua zuena bere gain, eta O.T.C Getxoko bizilaguna eta behin-behineko askatasunean zegoena. Lapurretan ari zirela onartu zuten eta epailearen esku geratu ziren.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa