Leioa
Bilaketak
Ostirala, 2024ko Martxoaren 29a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2014-07-09 Etxebizitzetan lapurretak zelan saihestu
lapurreta / robos

Leioako Udaltzaingoak etxeetan, batez ere udan, egiten diren lapurretak saihesteko aholkuak biltzen dituen orria banatu du aurten ere. Gertaera desatsegin hauek ekiditeko, buzoi guztietan utzi da oporretan joan baino lehenagorako aholkuak eta jarraibideak biltzen dituen liburuxka.

Aholkuen artean, hauek agertzen dira: lagun edo auzoko bati esan, noizean behin, posta jaso eta leihoak irekitzeko, etxean norbait dagoela irudikatzeko; edo zorua eta ate nagusiaren artean tarterik ez dagoela egiaztatu lapurrek palankarik erabili ahal ez izateko.

Foileto honen bidez, leioaztarrek oporrak eta etxea prestatu ahal izango dituzte lasai asko atera ahal izateko kanpora. Gainera, lapurretarik gertatuko balitz, paperean azaldu egiten dizkigute jarraitu beharreko pausuak, Udaltzaingoaren eta SOSO Deiak-en telefonoak barne.

Prebentzioa aldamioak dituzten etxeetan

Arreta berezia izan beharko dute fatxadan aldamioak instalatuta dituzten leioaztarrek. Eraikinetan aldamioak instalatzen dituztenean, gaizkileek etxebizitzetara igotzeko aprobetxatzen dute, eta haietan harrapatzen dituzten baliozko objektuak lapurtu. Horrelakoak zailtzeko, hau proposatzen da:

- Itxi aldamioetatik sartzeko moduko leihoak eta pertsianak.
- Itxi aldamioetatik sartzeko moduko eskaileretako leihoak.
- Erretiratu aldamioetatik ikus daitezkeen baliozko objektuak.
- Saiatu segurtasun-neurridun aldamioak instalatzen.

Lapurretak ez dira udan bakarrik gertatzen
Datuek diotenaren arabera, etxeetan gertatzen diren lapurreten %40 udan izaten dira, lapurrek aprobetxatzen baitute jabeak ez daudela erosoago ibiltzeko. Horrexegatik, Udalak ohartarazi nahi izan ditu herritarrak, eta jarraibideen bitartez, halako gertaerak ekiditeko modu fidagarrienak erakutsi.

Hala ere, Udalak garbi utzi nahi du lapurreta hauek ez direla bakarrik udan gertatzen, edozein arotan gerta daitezke. Hori dela-eta, egunero aintzat hartu beharreko aholku batzuk ematen ditu:

- Ez utzi giltzak lanpasaren azpian edo ezkutatuta.
- Erantzun atezain automatikoari deitzen duten bakoitzean.
- Itxi beti giltzarekin etxetik irtetean.
- Deitu Udaltzaingoari gure ataritik zokomiran dabiltzan pertsona susmagarriak ikusiz gero.

Erlazionatutako dokumentuak:

Liburuxka (pdf, 216 kb)

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa