2013-11-05
Torresoloko bigarren Babes Ofizialeko Etxebizitzen zozketa bihar izango da
Bihar, asteazkena, azaroak 6, goizeko 12.00etan, Sakoneta kiroldegian izango da Neinor enpresak Torresolon eraikiko dituen Babes Ofizialeko 68 Etxebizitzen zozketa publikoa. Zozketa horretan parte hartuko dutenen izen zerrenda atxikitutako dokumentuan dago ikusgai, baita udaletxeko iragarki taulan ere.
Lehenik eta behin, etxebizitzok azken sei urteotan gutxienez hiru urtez Leioan erroldatuta egon diren herritarrei zuzenduta daude. Aurreko kolektiboari etxebizitza guztiak esleitzen ez bazaizkio, gainerakoak Leioan lan egitearen irizpidepean eskainiko dira (hiru urtez azken sei urteotan). Eta azkenik, aurreko bi kolektiboei etxebizitza guztiak esleitzen ez bazaizkie, gainerakoak edozeini eskainiko zaizkio, Leioako errolda baldintzak edo Leioarekin lan-lotura baldintzak bete ez arren. Hala ere, aurreko bi kolektiboek bezala, Eusko Jaurlaritzak Etxebizitza Babestua erosteko bere araudian ezartzen dituen baldintzak bete beharrekoak dira, edozein kasutan.
Partekatu:
Itzuli