Leioa
Bilaketak
Ostirala, 2024ko Martxoaren 29a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2008-12-24 Olentzero izango da Leioan gaur arratsaldean Txikien gutunak jasoko ditu eta gozozaleentzat gozokiak banatuko ditu Euskal Herriko ikazkin famatu eta maitatuena Leioan izango da gaur arratsaldean herriko zenbait kaleetan zehar txikienen gutunak jasotzeko, gozokiak banatzeko eta opariak eman aurretik hauek agurtzeko.

Esan bezala, Leioako hainbat puntutan izango da gure Olentzeroa. Herri erdigunean 17.00etan hasiko du ibilaldia Elexalde Errotan, gero Bulebarrera, Sabino Arana kalera, Luis Bilbao Libano, Euskal Etxeen plaza, Bulebarra berriz, Errekalde plaza eta Kultur Leioara helduko da. Bertan gluten gabeko gozokiak banatuko dizkie bildutakoei, eta 18.30ean harreraren txanda izango da Kultur Leioan non liburuak eta opariak banatuko dituen.

Baina, honetaz gain, herriko auzoetatik ere ibiliko da Olentzero. Lamiakon 17.00etan irtengo da, eta Pinuetan 17.15ean, azken honen ibilaldia berriz, Erromoko eliza, Ezequiel Agirre, Maiatzaren bata, Amaia etorbidea, Cervantes plaza, Nafarroa eta Amaia Etorbidea izango da.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa