2008-12-17
Lau pertsona atxilotu dituzte gaur Leioako pabiloi baten lapurtzen ari zirenean
Atzemandako lagunek gizon bi eta emakume bi dira
Leioako Udaltzainek eta Erandioko Ertzaintzaren komisariako agentek lau lagun -2 gizon eta 2 emakume- atxilotu dituzte gaur goizaldean Leioako pabiloi baten lapurtzen ari zirenean. Atxilotuetako batek hainbat lapurretan eta atxiloketa ditu bere gain dagoeneko.
Gaur, goizaldeko 00:18ean izan zen gertakaria. Lapurrek osagai elektrikoen ekoizpenera dedikatzen den enpresa honen pabiloiaren atea irekitzeko indarra erabili zuten, eta furgonetan lapurtutako materiala kargatzen zirenean ezustean harrapatuta izan ziren.
Leioako Udaltzaingoak eta Ertzaintzak baieztatzen duten bezala, hilabeteak dira jada mota honetako delitugile hauen atzetik zihoazela. Modu sistematikoan jokatzen dute eta beti gauez, gainera euren aburuz bigilantzia gutxi duten pabiloiak aukeratzen dute, hau da, inongo babes neurririk ez dituztenak eta aldirian kokatutakoak.
Dokumentu kudeaketa eta atxilotuen xedapen judiziala Erandioko Ertzaintzaren esku geratu da dagoeneko, egun Leioako Udaltzaingoaren bulegoa obratan delako.