2008-12-16
La Kantoria eta Leioako Gazte Orkestraren kontzertua izango da bihar Deustoko Unibertsitatean
Ekitaldi bera ostiralean izango da Leioako San Juan Bautista elizan, 20.30ean
Deustoko Unibertsitatearen Euskal Ikasketen Instituak antolatzen duen Gabonetako Kontzertua dela-eta, bihar arratsaldeko 20.00etan, Leioako Gazte Orkestrak eta La Kantoriak kontzertua eskainiko dute unibertsitateko paraninfoan Margarita Lorenzo de Reizabalen zuzendaritzapean.
Kontzertuaren lehen zatian G.B Pergolesiren Stabat Mater eskainiko dute, horretarako Garbiñe Abendaño sopranoaren laguntza izango dute eta baita Basilio Astulez kontratenorrarena ere. Amaitzeko, Tomás Aragüésen Suite de Navidad izeneko obra abestuko dute, euskal zein nazioarteko gabon kanta ospetsuenetarikoak osatutakoa.
Honetaz gain, aipatutako egitarau hau, eta protagonista berdinekin, berriro entzuteko aukera izango dugu ostiral honetan, arratsaldeko 20.30ean Leioako San Juan Bautista elizan.
Informazio gehiago: Basilio Astúlez 649.335.428 edota basilioastulez@hotmail.com helbidean.