Leioa
Bilaketak
Larunbata, 2024ko Apirilaren 20a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2008-12-04 “Hor al zaude?” euskal antzezlana bihar izango da Kultur Leioan Joseba Apaolaza zuzendari modura, eta Ainhoa Aierbe, Asier Hormaza eta Asier Gabilondo ezagunak aktore lanetan.
Escena de la obra / Lanaren eszena

Kanpingags euskal konpainiak Leioan aurkeztuko du bihar bere azken lana, “Hor al zaude?”, komediaz betetako istorioa eta duda barik publikoa harrapatuko duena. Joseba Apaolaza aktorea zuzendari lanetan lehendabiziz aurkezten zaigu, aktoreak berriz Asier Hormaza, Ainhoa Aierbe eta Asier Gabilondo ezagunak. Hauek bikote gazte baten elkarbizitzaren arazoak isladatuko dituzte, baina beste zerbaiti ere aurre egin beharko diote.

Laburbilduz, Ane eta Patxi elkarrekin bizitzera joan dira. Etxea traketsa eta txikia da: kaxaz gainezka dago, berogaila ez dabil eta auzokoekin problemak dituzte. Gainera, gizon ikustezin baten presentzia deskubritu dute. Mamu antzeko honek umore txarra izateaz aparte, bikotea bere espazioaren inbasoretzat hartzen du.

Hitzordua, esan bezala, bihar, arratsaldeko 20.00etan Kultur Leioako Auditoriumean 6 euroren truke. Euskal komediaz gozatzeko aukera paregabea.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa