Leioa
Bilaketak
Ostirala, 2024ko Apirilaren 19a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2008-12-02 Oinarrizko errenta jasotzen duten 16 leioaztarrek Auzolaneko lan-prestakuntza programa jarraituko dute Hiri jagoleak eta hirugarren zein laugarren adineko pertsonak zaintzeko programak izango dira Leioako Udalak, Gizarte Zerbitzu saila eta Behargintzaren bitartez, oinarrizko errenta jasotzen duten 16 leioaztarrei –13 emakume eta 3 gizon- lan prestakuntza eskainiko die. Zerbitzu hau Auzolaneko programa biren bitartez jasoko dute, bata Hiri jagoleena eta bestea hirugarren zein laugarrena adineko pertsonen zaintzaile bezala prestatzeko. Hitzarmen hau apostu berri bat da oinarrizko errentaren hartzaileak lan munduratzeko, horretarako beharrezkoa den prestakuntza luzatzen zaie.

Programa bakoitzak sei hilabeteko iraupena izango du (abenduaren 1etik maiatzaren 31ra arte), eta epe honen barruan sartzen da prestakuntza eta lanaren garapena. Hiri jagoleek udaletxean bertan egingo dute lan, eta beste programakoek Leioako Eguneko zentro bitan –Leioako eta San Adrianekoa- eta Loramendi egotetxean izango dira. Leku hauek aukeratzerakoan kontutan izan da, langile bakoitzak programa amaitzerakoan bertan lanean jarraitzeko dituen aukera anitzak.

Gaur egun, lan eremu bi hauetan ematen diren lan eskaintza anitzengatik aukeratu dira programa bi hauek, horrela pertsona hauek lana aurkitzeko erraztasun gehiago izango dute etorkizunean jasotako prestakuntzarekin. Aipatzeko da, hiri jagoleen kasuan, seguritate pribatuan jarduteko homologazioa jasoko dutela (lan munduratzearen %100). Bestetik, hirugarren eta laugarren adinekoen zaintzaileen titulua ere lan merkatuan eskaintza asko izaten ditu.

Programa bi hauek ia 200.000 euroko kostua izango dute. Alde batetik, hiri jagoleen programa 91.916 euroko kostua du, horietatik Eusko Jaurlaritzak 76.439 jarriko ditu eta Udalak Gizarte Segurantzaren 15.477 euroak. Bestetik, hirugarren zein laugarren adineko zaindarien programak 107.398 euroko inbertsioa behar du, 90.032 Eusko Jaurlaritzatik jasotakoak eta gainontzeko 17.366 euroak Udalaren esku.

Programa hauetan parte hartzeko ezinbestekoa da egoera hauetariko baten egotea: Oinarrizko Errentaren hartzailea izatea edo hauetariko batekin bizitzea, edota gizarte esklusio arriskuan izatea. Gizarte Zerbitzuak lanbide-orientazioko zerbizuarekin batera, norbanakoen profil pertsonalaren txostena egiten dute, eta hautagai bakoitzarekin hainbat elkarrizketa izan dituzte aukeratu aurretik.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa