Leioa
Bilaketak
Ostirala, 2024ko Apirilaren 19a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2008-11-26 Dow Chemical beka jaso duen Musika Eskolako ikasleak bihar emango du kontzertua Kultur Leioan Raquel Gómez Ibáñez biolin jole gaztea Leioako Gazte Orkestraz lagunduta egongo da Raquel Gómez Ibáñez izan da aurtengo Dow Chemical bekaren jasotzailea. Izen bereko enpresak urtero banatzen du beka hau Leioako Udal Musika Eskolako Erdi Mailako ikasle bati, eta aurten biolin joleari tokatu zaio. Beka suposatzen duen laguntza ekonomikoak, ia 7.000 euro, ikasle honek bere musika ikasketak amaitzeko faltatzen zaizkion lau urteak doan egiteko aukera emango dio.

Hau ospatzeko, bihar arratsaldeko 20.00etan Kultur Leioako Auditoriumean, musikaren profesionalak bilduko dira eta baita musikaren maitaleak ere. Bertan kontzertu bi eskainiko dira, alde batetik bekadunarena, eta ondoren Leioako Orkestra Gaztea izango da taula gainean Alberto Urretxoren tronboiaz lagunduta eta Margarita Lorenzo de Reizábal zuzendaritzapean.

Jada, 25 urte dira Dow Chemical enpresak Leioako Udal Musika Eskolako ikasle bati beka hau urtero ematen diola. Bekadun hauetako %90 gaur egun, musika beren profesio egin dute eta honetaz bizi dira. Hori dela-eta, beka hau oso estimatua da ikasleen artean eta estimulu oso gogorra da euren ametsa lortu ahal izateko.

Raquel Gómez Ibáñez
Barakaldon jaio zen 1994ko maiatzaren 9an. Leioako Udal Kontserbatorioan hasi zen 7 urterekin eta, 8 urterekin, biolina jotzen ikasten hasi zen.

2008ko ekainean Dow Chemical beka eman zioten eta hil berean, “Euskadiko Musikari Gazteak” lehiaketaren II.edizioan, 14 eta 16 urtera bitarteko kategorian, ohorezko aipamena jaso zuen hari-tresnen modalitatean.

2008koudal Sergio Castro jauna (Aragoiko goi mailako musika kontserbatorioko irakaslea) izan zuen maisu eta Nicolas Chumachenco eskola magistraletako maisu.

Gaur egun, Leioako Nuestra Señora de la Mercedes ikastetxean DBHko 3.maila ikasten ari da eta, aldi berean, musika prestakuntza jasotzen ari da, Miguel Angel Torres Muñoz maisuaren eskutik.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa