500 urte
Bilaketak
Igandea, 2026ko Uztailaren 19a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2026-07-03 Athletic Club eta SD Leioaren arteko futbol partida jokatuko da Sarrienan, uztailaren 18an, eta sarrerak astelehenean jarriko dira salgai Sarrerak 6 euroan eskuratu ahal izango dira, uztailaren 6an, Leioako egoiliarrentzat eta SD Leioako bazkideentzat eta, uztailaren 13tik aurrera, gainerako pertsonek ere erosi ahalko dituzte, 15 euroan. Diru guztia SD Leioarentzat izango da.
SD Leioa - Athletic Club / SD Leioa - Athletic Club

Leioako Udalak, udalerriaren 500. urteurreneko ospakizunen baitan, Athletic Cluben eta Leioaren, bereziki Lamiakoren, arteko historia partekatua balioan jarriko du uztailaren 18an, adin guztiei zuzendutako egun osoko egitarau aberats batekin. Eguneko ekintzarik azpimarragarriena Athletic Club - SD Leioa futbol partida izango da. Sarrienan jokatuko da, 19:30etik aurrera.

Sarrerak uztailaren 6an jarriko dira salgai, Leioako egoiliarrentzat eta SD Leioako bazkideentzat, 6 euroan. Sarrienako txarteldegian erosi ahalko dira, 16:00etatik 19:30era. Sarrera bakarra erosi ahal izango du pertsona bakoitzak eta Leioan erroldatuta dagoela edo SD Leioako bazkide dela egiaztatu beharko du, NANa zein bazkide-txartela aurkeztuta. Publiko orokorrarentzako sarrerak uztailaren 13an jarriko dira salgai, 15 euroan, leku eta ordutegi berean.

Egun osoko egitaraua adin guztiko pertsonei eskainiko dien hitzordu honen inguruan egin du berba Iban Rodríguez Etxebarria Leioako alkateak: “Athletic Cluben eta Leioaren arteko harremana gure historiaren parte da, eta Leioaren 500. urteurrenak lotura hori ospatzeko aukera paregabea eskaintzen digu. Egun berezia izango da, familian eta lagunartean gozatzeko eta Leioaren 500. urteurrena elkarrekin ospatzeko".

FUTBOLA BAINO ASKOZ GEHIAGO

Athletic Club eta SD Leioaren arteko neurketa 19:30ean hasiko da Sarriena futbol zelaian. Edin Terzi? entrenatzailearen gidaritzapean, Athletic Clubeko lehen taldeko jokalariek hartuko dute parte lagunarteko hitzorduan.

Ospakizuna, baina, 11:30ean hasiko da, Lamiakon. Haurrentzako puzgarriak, futbolinak, aurpegi-margoketa eta Athletic Club Fundazioaren girotzea izango dira, bost begiraleren laguntzarekin. Horrez gain, 12:00etatik 14:00etara, fotomatoi batek aukera emango die bisitariei Athleticen dekorazioarekin argazkiak egin eta oroigarri gisa etxera eramateko.

Halaber, egunean zehar, artista batek Athletic Cluben eta Lamiakoren arteko lotura irudikatuko duen horma-irudi bat sortuko du, ondare iraunkor gisa. Eta horrekin batera, trikitilari eta pandero-jotzaile bikote batek girotutako kalejira egingo da, eta Athletic Cluben eta Leioaren arteko erlazioa ezagutzeko hitzaldi berezi bat ere egongo da.

Leioako Udalak herritar guztiak gonbidatu nahi ditu Leioa500 programaren barruko jardunaldi berezi honetan parte hartzera. Futbola baino askoz gehiago izango da: Leioaren eta Athletic Cluben arteko historia partekatua ospatzeko egun handia.

Partekatu:

Itzuli

Ir HAPO Leioa

HAPO Leioa

Harpidetu albisteetara