Leioa
Bilaketak
Osteguna, 2024ko Abenduaren 12a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2024-06-16 Gorka Granadok eta Maren Galvezek Nagusien Kategorian eta Oier Arriaranek eta Elene Astiazaranek Haur Kategorian irabazi dute Leioakok Udalak antolatutako XII. Jota Lehiaketa Helduen kategoriako bigarren saria Katterin Artolak eta Iker Belintxonek jaso dute eta hirugarrena Laura Bastidak eta Ekain Uzkurunek. Haur kategorian bigarren saria Aiur Labaka eta Yare Labakarentzat izan da eta hirugarrena Beñat Mendizabal eta Irati Arangurenentzat.
/

Gorka Granadok eta Maren Galvezek lehen saria irabazi du helduen kategorian, eta Oier Arriaranek eta Elene Astiazaranek haurren kategorian, Leioako Udalak antolatutako Jota Lehiaketaren XII. edizioan. Lehiaketa hori 2024ko San Juan jai-programazioaren barruan dago.

Helduen kategoriako bigarren saria Katterin Artolak eta Iker Belintxonek jaso dute eta hirugarrena Laura Bastidak eta Ekain Uzkurunek. Haur kategorian bigarren saria Aiur Labaka eta Yare Labakarentzat izan da eta hirugarrena Beñat Mendizabal eta Irati Arangurenentzat.


Iban Rodriguez alkateak eta Leioako Gure Ohitura Dantza Taldeko ordezkari batek banatu dituzte lehiaketaren ondorengo sariak.

Lehiaketa gaur goizean egin da Udaletxeko plazan, eta 10 bikotek hartu dute parte, horietatik 7 helduak eta 3 haurrak.

ANTZINEKO EGUNA

Jota Lehiaketa izan da igandeko hitzorduetako bat, baina San Juan 2024ko jai-egitaraua joan den ostiralean, hilak 14, hasi zen, barraken irekierarekin, Kultur Leioan "Monólogos de la Vagina" ikuskizunarekin eta Aldapa Auditorioan, Leioa Comedy Night. Coria Castillo & Sergio Encinas, non 900 pertsona inguru bildu ziren.

Gainera, Leioako Antzineko Egunak programazio zabala eta anitza izan zuen atzo, eta paella lehiaketan parte hartu zuten 44 kuadrillak, 900 pertsonak, izan ziren protagonista. Eguna hainbat ekintzen artean igaro zen, bingo, euskokaraokea, esaterako, eta arratsaldez iritsi zen GOTx Elektrotxarangaren eskutik eta, ondoren, gauez, erromeria OXABIrekin.

Asteburuan zehar, Leioako Rail Road delakoaz, miniaturazko ibilgailuen erakusketez eta trenen maketez gozatzeko aukera ere izan da, ongintzazko helburuak dituen ekimena, bildutako diru guztia ASPANOVASera bideratuko baita.

TXUPINAZOA

Jaiei datorren ostegunean, ekainaren 20an, emango zaie hasiera, 19:00etan, Mari Pepa eta Arlote pregoiarekin eta udaletxeko balkoitik botatzen den txupinazoarekin.

Aurten, pregoia GKG kuadrillako bi ordezkarik egingo dute: Edgar Carranza eta Paula Sabatell.

Ostegunetik aurrera, Leioako kaleak denentzako jarduerez beteko dira, txikienei zein helduenei zuzenduta, gustu guztietarako aisialdi eta dibertsiorako proposamenak eginez.

Aurtengo kartelaren buru, Esne Beltza, Doctor Deseo eta Travellin´ Brothers.

REDES SOCIALES:
LEIOA UDALA: FACEBOOK / TWITTER / INSTAGRAM
www.leioa.net
LEIOA GUREA

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa