2023-06-07
Avanzadako trafikoari eragingo zaio Bilboko noranzkoan ere, tunela egokitzeko lanak direla-eta
Avanzadako tunela Leioa parean egokitzeko proiektua eraikitzeko obrek trafikoari eragingo diote Bilboko noranzkoan ere, ostegunean, gaueko ordutegian.
Ekainaren 8an, gaueko ordutegian, 22:00etatik 06:00etara, autobiaren errei motela moztuko da Bilborako noranzkoan, hiri-barruko zatian. Horren arrazoia galtzada osoaren datu topografikoak hartu beharra da.
Lan guztiak eta haien ondorioak, Avanzadako tunela egokitzeko proiektua berreraikitzeko obrak direla-eta, klimatologiaren, bidearen kudeatzailearen baldintzatzaileen, garraio berezien eta gainerakoen araberakoak izango dira.