Leioa
Bilaketak
Larunbata, 2024ko Apirilaren 20a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2023-03-27 Sakonetak haurdunentzako aquagym ikastaro berezia eskaintzen du
Leioa Kirolak / Leioa Kirolak

Sakoneta kiroldegiak haurdunentzako ikastaro berri bat eskaintzen du, arlo honetan gaitutako langileek emango dutena. Apirilaren 18an hasiko den aquagym ikastaroa da, haurdunaldiaren 16. eta 36. asteen artean dauden emakumeentzat bereziki.

Aquagym modalitate hau haurdunaldian gomendatzen den jarduera bat da, bere onura ugariengatik; odol-zirkulazioa hobetzen du, muskuluen tonifikazioa lantzen laguntzen du erditzerako prestatuz eta, besteak beste, urak gorputzaren pisua murrizten laguntzen du, eta, beraz, haurdun dauden emakumeak arinago sentitzen dira eta trebatzeko prest.

Klaseak apirilaren 18an hasiko dira, astearte eta ostegunetan, 12:10etik 13:00etara. Interesa dutenek Torresolon, Sakonetan edo uki.atezaintza@leioa.eus helbide elektronikoan eman dezakete izena apirilaren 5era arte.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa