Leioa
Bilaketak
Larunbata, 2024ko Apirilaren 20a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2023-03-23 Leioako Gizarte Zerbitzuek AENOR kalitate-ziurtagiria lortu dute Errekonozimendu hori lortu duen Euskadiko lehen udalerria da, Udalak herritarrei zerbitzu hori hobetzeko ezarri duen kalitate-sistemari balioa emanez.
aenor / aenor

Leioako Udalak AENORen ziurtagiria lortu du, Gizarte Ongizateko arloan kalitatea kudeatzeko sistema ezartzeagatik. Leioak gizarte-zerbitzuen kudeaketaren eraginkortasunaren, kalitatearen eta etengabeko hobekuntzaren alde egindako apustua aitortzen duen ziurtagiria.

Errekonozimendu hori lortu duen Euskadiko lehen udalerria da, Udalak herritarrei zerbitzu hori hobetzeko ezarri duen kalitate-sistemari balioa emanez.

Kalitate-ziurtagiria AENORek egindako auditoria baten bidez lortu da. Auditoria horretan egiaztatu da ISO 9001 nazioarteko arauaren eskakizunak aplikatzen direla gizarte-zerbitzuen kudeaketan: informazio-, orientazio- eta balioespen-zerbitzuak ematea, eta dirulaguntzak izapidetzea Gizarte Ongizatearen Arloan; Etxez etxeko Laguntza Zerbitzua eta beste laguntza-zerbitzu batzuk kudeatzea.

Gonzalo San Antoniok, AENORen ordezkari gisa, ziurtagiria eman zien gaur Iban Rodriguez alkateari, Virginia Velez arloko arduradun teknikoari eta Juan Carlos Martínez Gizarte Zerbitzuetako zinegotziari.

Iban Rodriguez Leioako alkateak gogora ekarri zuen udaleko sail honek pandemia osoan leioaztarren beharrak asetzeko egin zuen ahalegin handia, "pandemiak proban jarri gintuen, baina batez ere Gizarte Zerbitzuen saileko langileei. Leioaztarren beharrizanak asetzeko premia zegoen egoera ezezagun baten aurrean. Hori igaro ostean, kalitate-ziurtagiri hau jasotzeak are balio handiagoa du". Beraz, langileak zoriondu zituen "Zorionak lortu izan duzuenagatik, zorionak Virginia Velezi eta bere talde osoari".

Saileko zinegotzi arduradunak, Juan Carlos Martinezek, Leioako Gizarte Zerbitzuak osatzen dituzten langile guztiak zoriondu zituen, sari hori posible egin baitute. Egindako lanari eta dedikazioari esker.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa