Leioa
Bilaketak
Larunbata, 2024ko Apirilaren 20a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2022-11-09 Hamar argi ikuskizun desberdin izango dira Leioako kaleetan asteburu honetan
Leioa zure bihotzean / Leioa zure bihotzean

Leioako Udalak leioaztarren bihotzera iritsi nahi du, argia eta soinua ardatz dituen kultur proposamen berri batekin, datorren asteburuan, ostirala, larunbata eta igandean, 18:00etatik aurrera.

Iazko Desioen Basoa izeneko proposamenaren arrakastaren ondoren, Kultura Sailak argi eta soinu proposamen arriskutsu baten aldeko apustua egin nahi izan du, nahi duten leioaztar guztiek gozatu ahal izan dezaten, edukiera murrizketarik eta itxaronaldirik gabe. Ekintzak herriko hainbat puntutan banatuko dira eta guztiei zuzenduta egongo dira.

Guztira 10 proposamen dira, hurrengo asteburuan Leioatik gerturatzen den pertsona oro harritu nahi dutenak. Proposamenak leku hauetan banatuko dira: Estartetxe kalea, Bulebarra, Jose Ramon Aketxe plaza, Errekalde plaza, stoa, Sabino Arana kalea eta Udondoko bulebarra.

Iban Rodriguez Etxebarria, Leioako alkatearen esanetan proposamen honekin leioaztarrak "harritu, hunkitu eta dibertitu" nahi du Udalak, "Leioatik paseo atsegina" ematen dugun bitartean.

Erlazionatutako dokumentuak:

Ikuskizunen kokapen-mapa (image/png, 1946 kb)

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa